Koronabirusa

Maskarak erabiltzea ez da derrigorrezkoa izanen gaurtik hasita barnealdeetan

Ttipi-Ttapa 2022ko api. 20a, 07:00

Bi urteren ondotik, maskararen erabilera ez da derrigorrezkoa izanen.

Osasun zentroetan, zentro soziosanitarioetan eta garraiobideetan erabili beharko da oraindik eta Nafarroako Gobernuko Osasun Departamentuak pertsona kalteberek maskara erabiltzea gomendatzen du, eta edozein pertsonak erabiltzea ekitaldi jendetsuetan, aglomerazioetan eta ospakizun familiar edo pribatuetan, pertsona kalteberen bat bertaratzen denean

Espainiako Ministroen Kontseiluak Errege Dekretu bat onartu zuen atzo, COVID-19ak eragindako osasun-krisian maskarak erabiltzeko derrigortasuna aldatzen duena. Zehazki, bi urteren ondotik, gaurtik hasita, maskara ez da derrigorrezkoa izanen barnealdeetan, osasun zentroetan, zentro soziosanitarioetan eta garraiobide publikoetan izan ezik.

Ikastetxeetan ere ez da derrigorrezkoa izanen maskara erabiltzea, ezta barnealdeetan nahiz aire librean egiten diren kirol jarduera edo kontzertuetan ere.

Halere, Nafarroako Gobernuko Osasun Departamentuak pertsona kalteberek maskara erabiltzea gomendatzen du, hala nola 60 urtetik goitikoek, arrisku eritasuna dutenek edo haurdunek, baita edozein pertsonak ekitadi jendetsuetan, ospakizun familia edo pribatuetan, pertsona kalteberen bat bertaratzen denean. Lantokietan ere ez da derrigorrezkoa izanen maskara erabiltzea.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun