Etxetik mugitzeko zailtasuna dutenei etxean jarriko diete txertoa
Egoera horretan daudenek ez dute osasun etxera joan beharrik txertoa jartzera, erizaina joanen zaie etxera lehendik hitzordua finkatuta. Eta berdin zahar etxeetan daudenei. Azken hauek dagoeneko txertatuta daude.
Izena eman dutenei SMS mezua bidaliko diete eguna eta ordua zehaztuz
Non jarriko dituzte txertoak
Urriaren 10etik aitzinera hasiko dira gripearen kontrako eta Covid-19aren kontrako txertoa jartzen Donezteben, Elizondon, Goizuetan, Leitzan eta Lesakan.
- Donezteben bertizarandar eta Malerrekakoei. Hitzordua telefonoz hartzeko norberaren osasun kontsultategiko telefonora deitzen ahal da.
- Elizondon baztandar, urdazubiar eta zugarramurdiarrei. Hitzordua telefonoz hartzeko norberaren osasun kontsultategiko telefonora deitzen ahal da.
- Goizuetan goizuetar eta aranoarrei. Hitzordua telefonoz hartzeko 948 370 130 telefonora deitu behar da.
- Leitzan aresoar eta leitzarrei. Hitzordua telefonoz hartzeko 948 370 130 telefonora deitu behar da.
- Lesakan Bortzirietako guztiei. Hitzordua telefonoz hartzeko norberaren osasun kontsultategiko telefonora deitzen ahal da 13:30etik aitzinera.
Covid-19a berriki pasatu dutenek zer egin behar dute?
Gerta daiteke Covid-19arekin berriki kutsatu izana eta hori gertatu zenean medikuari ez abisatu izana eta, hortaz, norberaren osasun historian kutsatu izanaren erreferentziarik ez izatea. Egoera horretan daudenendako honako ohar hau eman dute:
- 80 urtetik gorakoek 3 hilabete utzi behar dute pasatzen txertoa hartu baino lehen.
- 60 urtetik gorakoek 5 hilabete utzi behar dute pasatzen txertoa hartu baino lehen.