Adin handieneko taldeak lehenetsiz, SMS mezuak bidaltzen hasi dira gaur
Lehen ere egin izan duten bezala, oraingoan ere hitzordua Internet bidez kudeatuko dute, ahal dela, Osasuneko Karpeta Pertsonalaren bidez, www.citasalud.navarra.es estekan sartuta. Behin webgunera sartuta eta pertsona behar bezala identifikatu ondotik, 'Hitzorduak' dioen erlaitza hautatu behar da, eta, ondotik, 'COVID-19 txertoa' atala sakatu. Hor, kanpaina honetako txerto bikoitzerako agenda agertuko da. Nolanahi ere, SMSa oraindik ez baldin bada hartu, zitazioa ibilbide beretik ere eskura daiteke (betiere xede-biztanleriaren barnean egon eta txertoa emateko gomendioak betetzen baldin badira).
Gainera, e-Postaz ere egin daiteke citas.vacunacion@navarra.es helbidean edo telefono bidez: 948 370 130 Iruñeko Osasun Barrutirako.
Gainera, e-Postaz ere egin daiteke citas.vacunacion@navarra.es helbidean edo telefono bidez: 948 370 130 Iruñeko Osasun Barrutirako.