Koronabirusa

Bera, Amaiur eta Erratzuko ikastetxeetan hainbat ikasgela konfinatu dituzte azken orduetan

Ttipi-Ttapa 2022ko urt. 25a, 07:30

Nafarroako Gobernuak gaur jakitera eman duenez, azken orduetan herrialde osoan 625 ikasle konfinatu dituzte, 54 ikasgelatakoak.

Berrogeita hamalau horietatik hiru eskualdekoak dira: Berako eskolako Lehen Hezkuntzako 5 urtekoen ikasgela bat, Amaiurko eskolako Lehen Hezkuntzako ertainen ikasgela eta Erratzuko eskolako Haur Hezkuntzako ikasgela. Nafarroan orain 1.856 ikasle daude konfinatuak 155 ikasgelatakoak: 92 ikasgela Haur Hezkuntzakoak eta 63 ikasgela Lehen Hezkuntzakoak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun