Koronabirusa

Arraioz, Legasa eta Lesakako ikastetxeetan hainbat ikasgela konfinatu dituzte azken orduetan

Ttipi-Ttapa 2022ko urt. 28a, 15:30
Arraiozko eskolako kanpoko ikuspegia

Nafarroako Gobernuak gaur jakitera eman duenez, azken orduetan herrialde osoan 415 ikasle konfinatu dituzte, 36 ikasgelatakoak.

Betiere Nafarroako Gobernuak argitaratzen dituen datuen arabera, 36 ikasgela horietatik lau eskualdeko ikastetxeetakoak dira: Arraiozko eskolan Haur Hezkuntzako 3-4-5 urtekoen ikasgela; Lesakako Irain eskolan Lehen Hezkuntzako 2. mailakoen ikasgela; Lesakako Tantirumairu ikastolan Lehen Hezkuntzako 3. mailakoen ikasgela eta Legasako eskolan Lehen Hezkuntzako 3. eta 4. mailakoen ikasgela. Nafarroan orain 1.519 ikasle daude konfinatuak 136 ikasgelatakoak: 66 ikasgela Haur Hezkuntzakoak eta 70 ikasgela Lehen Hezkuntzakoak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun