Koronabirusa

Aste Santuaren ondotik maskarak ez dira derrigorrezkoak izanen barnealdean Hego Euskal Herrian ere

Ttipi-Ttapa 2022ko api. 6a, 13:53

Espainiako Gobernuak adierazi duenez, Ministroen Kontseiluak apirilaren 19an onartuko du neurria eta hala, toki itxi gehienetan ez da nahitaezkoa izanen maskara erabiltzea. Maskarak garraio publikoetan, osasun zentroetan eta zentro soziosanitarioetan derrigorrezkoa izaten segituko du.

Carolina Darias Espainiako Osasun ministroak gaur eman du erabakiaren berri Osasun Sistema Nazionaleko Lurralde arteko Kontseiluan. Apirilaren 19an onartuko du Ministroen Kontseiluak, eta indarrean dagoen legea errege dekretu bidez aldatuko dute. Horren ondotik, Gorteetan berretsi beharko dute. Hala, segur aski, araua apirilaren 20tik 21era bitartean sartuko da indarrean, Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu ondotik.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun