Koronabirusa

Doneztebeko eta Elizondoko ikastetxeetan hainbat ikasgela konfinatu dituzte azken orduetan

Ttipi-Ttapa 2022ko urt. 26a, 14:00
Doneztebeko eskolako kanpoko ikuspegia

Nafarroako Gobernuak gaur jakitera eman duenez, azken orduetan herrialde osoan 174 ikasle konfinatu dituzte, 17 ikasgelatakoak.

Betiere Nafarroako Gobernuak argitaratzen dituen datuen arabera, hamazazpi ikasgela horietatik lau eskualdeko ikastetxeetakoak dira: Doneztebeko eskolan bi ikasgela (Haur Hezkuntzako lau urtekoen ikasgela eta Lehen Hezkuntzako 2. mailakoen ikasgela), Elizondoko eskolan Haur Hezkuntzako hiru urtekoen ikasgela eta Baztan ikastolako Lehen Hezkuntzako 6. mailakoen ikasgela. Nafarroan orain 1.825 ikasle daude konfinatuak 159 ikasgelatakoak: 91 ikasgela Haur Hezkuntzakoak eta 68 ikasgela Lehen Hezkuntzakoak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun