Azken bortz asteotan Nafarroan positibo kopuruak beheiti egin duela oroitarazi du Nafarroako Gobernuak, baina «Nafarroan arrisku epidemiologiko altua» dela gaineratu du, eta osasun sisteman, «lehen arretan eta ospitaleen sarean intzidentzia altua» dela. Horrekin batera, «kasurik larrienak lehenetsiko» dituztela adierazi du.
Bertzalde, Ministroen Kontseiluak hala onartuta, bihartik aitzinera kanpoan maskara erabiltzea ez da derrigorrezkoa izanen, baina Nafarroako Gobernuak «jende pilaketak daudenean eta segurtasun tartea errespetatu ezin denean, erabiltzea gomendatu» du. Eskoletan ere bihartik aitzinera ez da derrigorrezkoa izanen patioetan maskara erabiltzea.
Toki itxietan, ordea, maskara erabili beharko da, baita garraio publikoan edota kanpoan diren ekitaldi jendetsuetan ere, bildutakoak zutik daudenean. Jarrita badaude, 1,5 metroko distantzia mantendu ezin denean izanen da derrigorrezkoa.