Koronabirusa

Areso, Bera, Leitza eta Legasako ikastetxeetan hainbat ikasgela konfinatu dituzte azken orduetan

Ttipi-Ttapa 2022ko urt. 25a, 14:45
Legasako eskolako kanpoko ikuspegia

Nafarroako Gobernuak gaur jakitera eman duenez, azken orduetan herrialde osoan 362 ikasle konfinatu dituzte, 34 ikasgelatakoak.

Hogeita hamalau ikasgela horietatik bortz eskualdeko ikastetxeetakoak dira: Aresoko Nazabal eskolako Haur Hezkuntzako ikasgela, Berako Jesusen Bihotza ikastetxeko Lehen Hezkuntzako 1-2-3. mailakoen ikasgela, Leitzako Erleta eskolako Lehen Hezkuntzako 3. mailakoen ikasgela eta Legasako eskolako Lehen Hezkuntzako 1-2. mailakoen eta 5-6. mailakoen ikasgelak. Nafarroan orain 1.671 ikasle daude konfinatuak 143 ikasgelatakoak: 81 ikasgela Haur Hezkuntzakoak eta 62 ikasgela Lehen Hezkuntzakoak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun