Koronabirusa

Otsailaren 7tik aitzinera maskararen erabilera ez da derrigorrezkoa izanen garraio publikoan

Ttipi-Ttapa 2023ko urt. 26a, 13:45

Carolina Darias Espainiko Osasun ministroak gaur aurreratu duenez, otsailaren 7an onartuko du Espainiako Ministroen Kontseiluak maskaren derrigortasunaren amaiera garraio publikoan. Hala ere, maskararen erabilpenak derrigorrezkoa izaten segituko du osasun zentroetan, baita farmazia eta mota guztietako kliniketan ere. Ipar Euskal Herrian iazko maiatzetik ez da derrigorrezkoa maskara garraio publikoan. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun