Koronabirusa

Doneztebe, Irurita, Leitza eta Lesakako ikastetxeetan hainbat ikasgela konfinatu dituzte azken orduetan

Ttipi-Ttapa 2022ko urt. 19a, 13:30

Nafarroako Gobernuak gaur jakitera eman duenez, azken orduetan herrialde osoan 52 ikasgelatako 611 ikasle konfinatu dituzte. Gure eskualdean gaur konfinatu dituzten ikasgelen artean daude Doneztebeko eskolako Lehen Hezkuntzako 5. mailako ikasgela bat, Iruritako eskolako Haur Hezkuntzako 5 urtekoen ikasgela, Leitzako eskolan bi ikasgela (Haur Hezkuntzako 3 urtekoen ikasgela bat eta Lehen Hezkuntza 4. mailakoen beste ikasgela bat) eta Lesakako ikastolako Lehen Hezkuntzako 5. mailakoen ikasgela bat. 

Nafarroan orain 1.019 ikasle daude konfinatuak 89 ikasgelatakoak: 58 ikasgela Haur Hezkuntzakoak eta 31 ikasgela Lehen Hezkuntzakoak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun