Koronabirusa

Koronabirusa pasatu dutenek hirugarren dosia jartzeko bortz hilabete itxarotea gomendatu du Osasun Ministerioak

Ttipi-Ttapa 2022ko urt. 25a, 14:45

Orain arte lau aste itxarotea gomendatzen zuten, baina epea nabarmen luzatu dute argitaratutako azken oharrean

Espainiako Osasun Batzordeak iritzia aldatu du; urtarrilaren hasieran birusa pasatu dutenek lau aste itxaron behar zuten hirugarren dosia hartzeko, orain, aldiz, bortz hilabete itxarotea gomendatu dute. Izan ere, lau asteko epea laburregia dela argudiatu dute zientzialariek, eta bilatzen duen helburuaren kontrakoa ekar dezakeela.

Osasun Ministerioko adituek eta autonomia erkidegoetako ordezkariek osatzen dute Osasun Batzordea, eta adierazi dutenez, hirugarren dosiak gorputzaren erantzuna indartzen du eta aldaera berriei aurre egiteko gaitasuna errazten du.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun