Koronabirusa

COVID-19aren txertaketa oroitzeko bigarren dosiaren aukera zabaldu diete 60 urtetik beheitikoei

Ttipi-Ttapa 2022ko abe. 27a, 17:00

Osasunbideak COVID-19aren bigarren errefortzu dosia (laugarren dosia guztira) txertatzeko aukera zabaldu die arriskurik ez duten 60 urtetik beheitiko herritar guztiei. Hala ere, bereziki dei die egin diete 60-79 urte bitartekoei, oraindik ere adin-tarte horretako ehuneko handi batek ez baitu txertorik hartu (% 37ak zehazki) eta kutsatuz gero, ospitaleratzeko arrisku handiagoa baitute.

Txertoa norberaren osasun zentroan hartu ahal izanen da. Hori bai, lehenik hitzordua hartu behar da Internetez Osasun Karpetaren bitartez www.citasalud.navarra.es estekan sartuta. Deitzerakoan, nahitaezkoa da Osasun Txartela eskuetan izatea, txartelean dagoen zenbakia eskatuko baitiote.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun