Koronabirusa

Bihar hasiko dira Nafarroan 18 eta 29 urte artekoei txanda ematen hirugarren txertoa hartzeko

Ttipi-Ttapa 2022ko urt. 19a, 19:00

Doneztebeko kiroldegian hartu ahal izanen dute hirugarren dosia 18-29 urtekoek ere.

18 eta 29 urte bitarteko gazteei ere hasiko zaizkie bidaltzen COVID-19aren hirugarren txertoa jartzeko SMS mezua. Nafarroan adin tarte horretan 64.152 gazte daude. Hirugarren txertoa hartzeko, bigarrenetik 150 eguneko tarte bat utzi behar da. Denbora horretan positibo eman dutenek, ordea, gutienez 27 eguneko tarte bat utzi behar dute txertatu aitzinetik. Beti bezala, aukeran dago txertoa Donezteben hartzea eta, gainerakoan, Iruñean.

Sakelako telefonoan hartzen den SMS mezuak bi aukera ematen ditu hitzordua hartzeko. Batetik norberaren Osasun Karpeta Pertsonalean sartuta tokia hautatzen ahal da (Donezteben edo Iruñean) eta, behin tokia hautatuta, eguna eta ordua hartzeko bidea ematen du. Aplikazio honek aukera ematen du hitzorduaren baieztapena norberaren e-Postan hartzeko. Bigarren aukera hitzordua telefonoz eskatzea da, 948 37 01 30 telefonora deituta. Bi kasuetan beharrezkoa da eskura izatea Osasunbideko osasun txartela (zenbakia).

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun