Koronabirusa

Covid-aren kontrako prebentzio neurriak otsailaren 14ra arte luzatzea proposatu du Nafarroako Gobernuak

Ttipi-Ttapa 2022ko urt. 26a, 14:30

Barran zutik kontsumitzea ez dago baimendua

Nafarroako Gobernuak gaur onartu duenez, Covid-19aren kontra indarrean dauden neurriak otsailaren 14ra arte luzatzeko oniritzia eskatu dio bertze behin Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiari. 

Javier Remirez presidenteordeak eta Santos Indurain Osasun kontseilariak prentsaurreko batean jakinarazi dutenez, akordioaren testua ortzegunean igorriko zaio Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietako Salari, aurreko bi aldietan bezala oraingoan ere berretsi dezan.

Santos Indurain kontseilariak azaldu duenez, luzapen horren helburua kutsatzeen beheranzko joera «sendotzea» da. Izan ere, bbirusaren zirkulazioa «izugarri handia» da oraindik, eta ospitaleetako okupazio-maila «hagitz altua».
«Ez dugu atzera pausorik eman nahi», adierazi du Indurainek, eta erantzukizunez jokatzeko deia egin die herritarrei, osasun sistemaren «saturazioa» saihesteko.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun