Koronabirusa

Heldu den ortzegunetik aitzinera Hegoaldeko karriketan maskara paratzea ez da derrigorrezkoa izanen

Ttipi-Ttapa 2022ko ots. 4a, 10:30

Carolina Darias Espainiako Osasun Ministroak aitzineratu duenez, heldu den ortzegunetik aitzinera karrikan ez da maskara paratu beharko. 

Espainiako Gobernuaren Ministroen Kontseiluak asteartean onartuko du aire zabalean maskara erabiltzeko derrigortasuna bertan behera utziko duen dekretua, eta ortzegunean, otsailaren 10ean, sartuko da indarrean. 

Abenduaren 22az geroztik karrikan maskara eramatea derrigorrezkoa zen Hego Euskal Herrian. Heldu den ortzegunetik aitzinera, ordea, karrikan ez da maskararik erabili beharko, baina, orain artean bezala, espazio publiko itxietan derrigorrezkoa izaten segituko du. 

Ipar Euskal Herrian, aldiz, otsailaren 2tik goiti ez da derrigorrezkoa maskara aire librean eramatea. 

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun