2018 ots 19 Bortziriak Lesaka
• 11.000 zuhaitz landatuko ditu Udalak, orain arteko Oinez Basorik handiena, Nafarroa Oinezen ekimenarekin bat eginez. • Fundación Caja Navarrak ingurumenarekin lotutako ekimen berritzaileena izendatu du Oinez Basoa eta dirulaguntza emanen dio.
Joan den urteko Nafarroa Oinezen baitan, Oinez Basoa landatzeko hitzarmena sinatu zuten Lesakako Udalak, Nafarroako Ikastolen Elkarteak eta Tantirumairu Ikastolak. Denera 11.000 zuhaitz landatuko dituzte Frain inguruko 10 Hektareatan, 2015eko abenduan suteak kaltetutako eremuan. Lehenbiziko landaketak egiteko ekitaldia otsailaren 18an, igandean, egin dute Frainen.
2017 mai 30 Bortziriak Lesaka