Maiatzaren 27an, larunbat goizean, ehun bat haur eta guraso Biurrana erreka garbitzen ibili ziren, Nafarroa Oinezeko Ingurumen Batzordearen bidez eta Irekibai-ren laguntzarekin.
Maiatzaren 28an, igandean Haurren harremanak landu zituzten. Bidasoaldeko Erraldoien Topaketa egin zuten eta karrikaz karrika ibili ziren, Bera, Elizondo, Etxalar, Igantzi, Sunbilla eta Lesakako erraldoiak eta musikariak. Arratzubin, berriz, Erronka Ttikia egin zuten, Lehen Hezkuntzako haurren arteko taldekako jokoa.
Bi egunetan, Fabrika eta harremanak erakusketa ikusgai izan da Bihotzkada elkartearen Taupadak lokalean. Bertzeren artean, Artea Oinezeko batzordeak ikastolako ikasleekin lana eta harremanekiko aitatxi-amatxi zein gurasoen bizipenen inguruan sortutako bideo lan dotorea ikusteko aukera izan da.