Mikel Asiain eta Josu Reparaz, Nafarroako Ikastolen Elkarteko presidentearekin eta zuzendariarekin batera, Amaia Lasheras Tantirumairu ikastolako presidentea eta Aitor Iratzoki, Tantirumairu ikastolako zuzendaria izan dira Iruñean urriaren 11n.
Lesakako Tantirumairu ikastolak bigarren aldiz hartuko du Nafarroa Oinez ospakizuna. Aitzinekoa duela 29 urte ospatu zuen, 1988an. Tantirumairu ikastola 1974. Urtean sortu zen, zazpi ikaslerekin eta gaur egun ehun baino gehiago ditu.