Urtero bezala, JUUL sari banaketa ekitaldia Nafarroa Oinez antolatzen ari den ikastolarekin elkarlanean eratu da, hortaz, aurten Lesakak hartu du.
Harriondoa Kultur Etxeko oholtzan, Tantirumairu Ikastolako ikasleak lagun izan dituzte idazle eta ilustratzaileek, ekitaldia,2017ko Nafarroa Oinezen mezu eta izaerazkutsatu baitute, antzerki lan baten bidez.
Tantirumairu Ikastolak urteko jarduera programa sei kontzeptupean sortu du, memoria, sormena, transmisioa, burdina, industrializazioa eta harremanak. Ildo beretik, hauexek izan dira ikasleek sari banaketa ekitaldian zehar antzeztu
dituzten hiru agerraldien oinarri.
2017ko apirilaren 4an izan zen JUUL hauteskunde literarioen 19. Edizioa eta 53 ikastolek parte hartu zuten. 26.000 boto inguru eman ziren irakurleen artean liburu eta ilustratzaileentzako (aldi berean, ikastoletako haurrek hauteskunde prozesua zer den ikasten dute).
Juul kanpaina Eusko Jaurlaritzak babesten du, baina azken orduan, ezin izan zuen Lesakara hurbildu Miren Dobaran, Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako sailburuordeak. Amaia Lasheras, Tantirumairu Ikastolako lehendakariak eta Mikel Asiain, NIEko lehendakariak hartu zuten hitza.
Aurten, azken urtetan bezala, bozkatuen izan diren idazleei zein ilustratzaileei Ikastolen Elkarteak aitorpen berezia egin nahi izan die. Horretarako, Juan Jesús Ilundain artistak egindako Juul Saria eman die Nafarroako Ikastolen Elkarteak saridunei.