Nafarroa Oinez 2017 Lesakan

Lesakako taldeei eskainitako eguna izanen dute uztailaren 14a Iruñeko Sanferminetako Oinez Txokoan

Ttipi-Ttapa 2017ko uzt. 13a, 13:59

Tantirumairu dantza taldeak emanaldia eskainiko du ortzirale arratsaldean Iruñeko Oinez Txokoan.

Tantirumairu dantza taldea, Lesaka eta Barañaingo bertsolarien arteko desafioa, Pitxi eta Olaiaren musika emanaldia eta Kalera taldearen kontzertua

Lesakako Sanferminak bukatu ziren eta Iruñekoak azken txanpan sartuak dira. Aurtengo Nafarroa Oinezen leloak dioen moduan ‘Bikin batin’ Iruñean Nafarroa Oinezek antolatzen duen Oinez Txokoan Lesakako taldeei eskainitako eguna izanen da uztailaren 14a, ortziralea.

 

Honela, uztailaren 14an, ortzirale arratsaldeko 6etan Tantirumairu dantza taldearen saioa eta Barañain eta Lesakako bertsolarien arteko bertso desafioa izanen dute. 20:30ean Pitxi eta Olaiak musika emanaldia eskainiko dute eta 23:30ean kontzertua Kalera taldearen eskutik. 01:30ean DJ Reder izanen da, bestak bukatzeko.

 

Uztailaren 13an ere

Aitzinetik, uztailaren 13an, ortzegunean 19:00etan Gabenada taldearekin dantzaldia izanen dute Oinez Txokoan.  23:30ean Begiz Begi taldearen kontzertua eta 01:30ean hasita, Zezenaren taldearen kontzertua.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun