Lau errelebo eginen dituzte bide horretan. Larunbat goizeko 5etan Lesakatik abiatu eta Eratsunera joanen dira; Eratsunen 09:30ean abiatu eta 12:00etan ailegatuko dira Lekunberrira; Lekunberritik Lizarrustira joanen dira (16:00) eta azken zatian, Lizarrustitik Altsasura (18:00). Altsasura ailegatzean, Iñigo Aritza ikastolako ikasleek lekukoa plazaraino eramanen dute eta bertan lehendakariak hitza hartuko du.