Urtero legez, JUUL sari banaketa ekitaldia Nafarroa Oinez antolatzen ari den ikastolarekin elkarlanean eratu da, hortaz, aurten Lesakak hartuko du.
Harriondoa Kultur Etxeko oholtzan, Tantirumairu Ikastolako ikasleak lagun izanen dituzte idazle eta ilustratzaileek, ekitaldia,2017ko Nafarroa Oinezen mezu eta izaerazkutsatuko baitute, antzerki lan baten bidez.
Tantirumairu Ikastolak urteko jarduera programa sei kontzeptupean sortu du, memoria, sormena, transmisioa, burdina, industrializazioa eta harremanak. Ildo beretik, hauexek izanen dira ikasleek sari banaketa ekitaldian zehar antzeztuko
dituzten hiru agerraldien oinarri.
Aurten, azken urtetan bezala, bozkatuen izan diren idazleei zein ilustratzaileei Ikastolen Elkarteak aitorpen berezia egin nahi izan die. Horretarako, Juan Jesús Ilundain artistak egindako Juul Saria emanen die Nafarroako Ikastolen Elkarteak saridunei.
Maila handiko idazle zein ilustratzailek konfirmatu dute Lesakako ekitaldian, hala nola Toti Martinez de Lezea, Jon Arretxe, Jasone Osoro, John Andueza, Margarita del Mazo, Peru eta Txomin Magdalena, Bertol Arrieta, Estibaliz Vivanco, Lur Gallastegi, Fernando Morillo, Iván Landa, Eider Eibar, Jokin Mitxelena eta Iosu Mitxelenak.