Tantirumairu euskal folklore taldeak ‘Gernika. Picassotik Zumetara’ dantza emanaldi bikaina eta hunkigarria eskaini zuen
Nafarroa Oinezen eskutik, 'Oroitzapenei aditzen ikasiz' jaialdi berezi eta hunkigarria burutu zen San Joan egunez Agiñan. Lehenik, Tantirumairu ikastolako ikasleek, Bihotzkada kolektiboarekin garbitu eta margotutako bunkerra bisitatzeko aukera izan zen. Gero, tobera doinuen ondotik, Maddi Oihenart zuberotarraren, Ismael Tomas asturiarraren (gaitari batekin lagundua) eta Amoranteren ahotsak aditzeko aukera izan zen. Bukatzeko, Tantirumairu Euskal Folklore Taldeak prestatutako 'Gernika. Picassotik Zumetara' dantza saio eder eta hunkigarriaz gozatzeko aukera izan zuten Agiñara hurbildu zirenek.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.