Ostirala, ekainak 1



17:00
20:00

Garagardoa egiten ikasteko ikastaroa

Arizkungo Gamioxarrea, Baztan Arizkun | Ikastaroak

Ekainaren 1ean praktika, ekainaren 8an botilaratzea eta ekainaren 29an dastaketa eginen dute Arizkungo Gamioxarrean Baztango Agroekologia Eskola Herritarraren barnean garagardo ekologikoa egiteko ikastaroa antolatu dute. Aparra garagardogileak elkartea da antolatzailea eta Arizkungo Gamioxarrean eginen dute. Ekainaren 1ean, 17:00etatik 22:00etara Belgian Pale Ale garagardoa egiten ikasteko praktika eginen dute. Ekainaren 8an, 20:00etan botilaratzen ikasiko dute eta ekainaren 29an, 20:00etan dastaketa eginen dute.  

Garagardoa egiten ikasteko ikastaroa Arizkungo Gamioxarrea

Ekainaren 1ean praktika, ekainaren 8an botilaratzea eta ekainaren 29an dastaketa eginen dute Arizkungo Gamioxarrean

Baztango Agroekologia Eskola Herritarraren barnean garagardo ekologikoa egiteko ikastaroa antolatu dute. Aparra garagardogileak elkartea da antolatzailea eta Arizkungo Gamioxarrean eginen dute. Ekainaren 1ean, 17:00etatik 22:00etara Belgian Pale Ale garagardoa egiten ikasteko praktika eginen dute. Ekainaren 8an, 20:00etan botilaratzen ikasiko dute eta ekainaren 29an, 20:00etan dastaketa eginen dute.

 


19:00

Zazpiak Bat dantza taldearen ikusgarria

Sarako Omordia, Xareta Sara | Dantzak

Ekoizleen azoka ere izanen da ortziralean, eskubaloiaren besta larunbatean eta Xareta Eguna igandean Ortzirale honetan, ereiaroak 1, Zazpiak Bat taldeko dantzariek ikusgarria eskainiko dute, 19:00etan Omordian. Eskubaloia maite dutenek, berriz, larunbatean dute hitzordua, Urtxintxak elkarteak norgehiagoka antolatu baitu kiroldegian. Parte hartu nahi duenak 06 31 21 57 92ra deitu beharko du. Jatekoa eta edatekoa ere eskainiko dute. Egun berean, Beti Gazte Elkartekoak Pikasarria jatetxean bilduko dira eta biharamunean, ereiaroak 3, Xareta Eguna izaki, egun osoan ekitaldiak izanen dira. Aipatzekoa da, ortziraletan, 16:30etik goiti ekoizleen azoka izaten dela frontoian.

Zazpiak Bat dantza taldearen ikusgarria Sarako Omordia

Ekoizleen azoka ere izanen da ortziralean, eskubaloiaren besta larunbatean eta Xareta Eguna igandean

Ortzirale honetan, ereiaroak 1, Zazpiak Bat taldeko dantzariek ikusgarria eskainiko dute, 19:00etan Omordian. Eskubaloia maite dutenek, berriz, larunbatean dute hitzordua, Urtxintxak elkarteak norgehiagoka antolatu baitu kiroldegian. Parte hartu nahi duenak 06 31 21 57 92ra deitu beharko du. Jatekoa eta edatekoa ere eskainiko dute. Egun berean, Beti Gazte Elkartekoak Pikasarria jatetxean bilduko dira eta biharamunean, ereiaroak 3, Xareta Eguna izaki, egun osoan ekitaldiak izanen dira. Aipatzekoa da, ortziraletan, 16:30etik goiti ekoizleen azoka izaten dela frontoian.



11:06
13:00

Berako bestetako programaren azal lehiaketa

Berako Udaletxea, Bortziriak Bera | Lehiaketak

Lanak ekainaren 1era arte aurkezten ahal dira eta 400 euroko saria izanen da  Bestak prestatzen hasiak dira Beran. Martxoaren 6an egin zuten lehen bilera irekia eta orain, bestetako egitarauaren azalerako lehiaketaren deialdia zabaldu du Berako Kultur Batzordeak. Lanak ekainaren 1era arte (ortziralea) eta eguerdiko 13:30 baino lehen aurkeztu beharko dira Herriko Etxeko Bulegoetan gisa honetako lehiaketetan ohikoa den sistema erabiliz eta sari bakarra izanen da, 400 eurokoa, baina saria hutsik ere geratzen ahal da. 

Berako bestetako programaren azal lehiaketa Berako Udaletxea

Lanak ekainaren 1era arte aurkezten ahal dira eta 400 euroko saria izanen da 

Bestak prestatzen hasiak dira Beran. Martxoaren 6an egin zuten lehen bilera irekia eta orain, bestetako egitarauaren azalerako lehiaketaren deialdia zabaldu du Berako Kultur Batzordeak. Lanak ekainaren 1era arte (ortziralea) eta eguerdiko 13:30 baino lehen aurkeztu beharko dira Herriko Etxeko Bulegoetan gisa honetako lehiaketetan ohikoa den sistema erabiliz eta sari bakarra izanen da, 400 eurokoa, baina saria hutsik ere geratzen ahal da. 



10:00
14:00

Elizondoko bestetako kartel lehiaketa

Baztan Elizondo | Lehiaketak

Lanak ekainaren 1a baino lehen aurkeztu beharko dira Herriko Etxeko buzoian Elizondoko Herriak bestetako kartel lehiaketa antolatu du aurten ere. Lehiaketa irekia izanen da eta nahi adina lan aurkezten ahal izanen dira. Ondoko testua agertu beharko da: Santioak 2018 Elizondoko bestak, Uztailaren 24tik 28ra. Ekainaren 1a baino lehen aurkeztu beharko dira.

Elizondoko bestetako kartel lehiaketa

Lanak ekainaren 1a baino lehen aurkeztu beharko dira Herriko Etxeko buzoian

Elizondoko Herriak bestetako kartel lehiaketa antolatu du aurten ere. Lehiaketa irekia izanen da eta nahi adina lan aurkezten ahal izanen dira. Ondoko testua agertu beharko da: Santioak 2018 Elizondoko bestak, Uztailaren 24tik 28ra. Ekainaren 1a baino lehen aurkeztu beharko dira.



18:00
23:00

'Kontzientzia eskuratu iraultza' hitzaldiak

Leitzan, Irurtzunen eta Larraunen, Leitzaldea Leitza | Hitzaldia

Ekainaren 9an errepresioa izanen dute hizpide eta 14:00etan bazkaria izanen dute Atekabeltz Gaztetxeak, Irurtzungo Pikuxarrekin elkarlanean, 'Kontzientzia eskuratu iraultza' antolatu du. Apirilaren 28tik ekainaren 23ra bitarte hainbat saio antolatu dituzte, Irurtzunen, Larraunen eta Leitzan.

'Kontzientzia eskuratu iraultza' hitzaldiak Leitzan, Irurtzunen eta Larraunen

Ekainaren 9an errepresioa izanen dute hizpide eta 14:00etan bazkaria izanen dute

Atekabeltz Gaztetxeak, Irurtzungo Pikuxarrekin elkarlanean, 'Kontzientzia eskuratu iraultza' antolatu du. Apirilaren 28tik ekainaren 23ra bitarte hainbat saio antolatu dituzte, Irurtzunen, Larraunen eta Leitzan.



10:00
11:30

Musikoterapia haurdunaldian ikastaroa

Arizkunenea, Elizondo | Tailerrak

Haurdun daudenei zuzenduriko zortzi orduko ikastaroa izanen da Agruparte Elkarteak eta Baztango Udalak, lankidetzan, haurdun daudenendako musikoterapia tailerra antolatu dute. Zortzi saioko tailerra maiatzaren 2tik ekainaren 20ra bitarte eskainiko da, Arizkunenea Kultur Etxean. Asteazkenetan bilduko dira, 10:00etatik 11:30era. Izen-ematea 160 euro ordaindu beharko da.

Musikoterapia haurdunaldian ikastaroa Arizkunenea

Haurdun daudenei zuzenduriko zortzi orduko ikastaroa izanen da

Agruparte Elkarteak eta Baztango Udalak, lankidetzan, haurdun daudenendako musikoterapia tailerra antolatu dute. Zortzi saioko tailerra maiatzaren 2tik ekainaren 20ra bitarte eskainiko da, Arizkunenea Kultur Etxean. Asteazkenetan bilduko dira, 10:00etatik 11:30era. Izen-ematea 160 euro ordaindu beharko da.



14:56
15:00

Kultur Aroa

Leitza, Leitzaldea Leitza

Hitzaldiak, tailerrak, antzerkiak, ipuin-kontaketak, haurrentzat jarduerak, erakusketak... izanen dituzte Kultur Aroa ate joka ari da. Leitzarrek maiatzaren 4an irekiko dizkiote ateak eta garagarrilaren 30era bitarte haur, gazte zein helduek hainbat ekitaldiz gozatzeko aukera izanen dute. Hilaren 4an, ostiralean, Amazabal ikastetxeko ikasleen Leitza Urratsez Urrats hitzaldiarekin abiatuko dute Kultur Aroa. Berrikuntza proiektuaren harira egindako lanak aurkezteko hitzordua 11:30ean dute, udaletxean. Maiatzaren 5ean, berriz, Autodefentsa feminista tailerra izanen dute, 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 20:00etara.

Kultur Aroa Leitza

Hitzaldiak, tailerrak, antzerkiak, ipuin-kontaketak, haurrentzat jarduerak, erakusketak... izanen dituzte

Kultur Aroa ate joka ari da. Leitzarrek maiatzaren 4an irekiko dizkiote ateak eta garagarrilaren 30era bitarte haur, gazte zein helduek hainbat ekitaldiz gozatzeko aukera izanen dute. Hilaren 4an, ostiralean, Amazabal ikastetxeko ikasleen Leitza Urratsez Urrats hitzaldiarekin abiatuko dute Kultur Aroa. Berrikuntza proiektuaren harira egindako lanak aurkezteko hitzordua 11:30ean dute, udaletxean. Maiatzaren 5ean, berriz, Autodefentsa feminista tailerra izanen dute, 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 20:00etara.



12:00
20:00

Almandozko Bestaberri bestak

Baztan Almandoz | Bestak

Pilota partidak eta patata tortilla lehiaketa izanen dira ortzeguneko egun handian Urtero bezala, Bestaberri egunaren inguruan besta egitarau zabala prestatu dute Almandozen. Egun handian, mezaz gain, pilota partidak eta patata tortilla lehiaketa izanen dituzte eta hondar egunean, guztia borobilduz, jaunartzeak, herri kirolak, puzgarriak eta zozketa.

Almandozko Bestaberri bestak

Pilota partidak eta patata tortilla lehiaketa izanen dira ortzeguneko egun handian

Urtero bezala, Bestaberri egunaren inguruan besta egitarau zabala prestatu dute Almandozen. Egun handian, mezaz gain, pilota partidak eta patata tortilla lehiaketa izanen dituzte eta hondar egunean, guztia borobilduz, jaunartzeak, herri kirolak, puzgarriak eta zozketa.



17:30
18:00

Beti Gazte elkartearen asteburua

Beti Gazte elkartea, Lesaka | Ospakizunak

Ezagutu Dezagun Lesaka lehiaketako sariak banatuko dituzte ortzegunean, Elutxa txarangaren eta lerro dantza taldearen kalejira ortziralean, Beti Gazte Eguna larunbatean eta argazki rallya eta margo lehiaketa azkarra igandean izanen dituzte  Lesakako Beti Gazte elkarteak hainbat ekitaldi antolatu ditu ekainaren lehen asteburu honetarako, Udalaren laguntzaz. Ezagutu Dezagun Lesaka lehiaketako sariak banatuko dituzte ortzegunean, Elutxa txarangaren eta lerro dantza taldearen kalejira ortziralean, Beti Gazte Eguna larunbatean eta argazki rallya eta margo lehiaketa azkarra igandean izanen dituzte

Beti Gazte elkartearen asteburua Beti Gazte elkartea

Ezagutu Dezagun Lesaka lehiaketako sariak banatuko dituzte ortzegunean, Elutxa txarangaren eta lerro dantza taldearen kalejira ortziralean, Beti Gazte Eguna larunbatean eta argazki rallya eta margo lehiaketa azkarra igandean izanen dituzte 

Lesakako Beti Gazte elkarteak hainbat ekitaldi antolatu ditu ekainaren lehen asteburu honetarako, Udalaren laguntzaz. Ezagutu Dezagun Lesaka lehiaketako sariak banatuko dituzte ortzegunean, Elutxa txarangaren eta lerro dantza taldearen kalejira ortziralean, Beti Gazte Eguna larunbatean eta argazki rallya eta margo lehiaketa azkarra igandean izanen dituzte



12:00
21:00

Eugenio Llamosasen margo erakusketa

Arizkunenea, Elizondo | Erakusketak

Egunero irekia egonen da, 12:00etatik 14:30era eta 17:30etik 21:00etara Eugenio Llamosas margolariaren margo erakusketa irekiko dute Arizkunenea Kultur Etxean ekainaren 1etik 24ra. Sortzez Castro Urdialeskoa (Kantabria), Baztango Eskolako kide den Llamosas-en margolanak lehen ere ikusgai izan dira Arizkunenean. Egunero irekia egonen da erakusketa, 12:00etatik 14:30era eta 17:30etik 21:00etara.

Eugenio Llamosasen margo erakusketa Arizkunenea

Egunero irekia egonen da, 12:00etatik 14:30era eta 17:30etik 21:00etara

Eugenio Llamosas margolariaren margo erakusketa irekiko dute Arizkunenea Kultur Etxean ekainaren 1etik 24ra. Sortzez Castro Urdialeskoa (Kantabria), Baztango Eskolako kide den Llamosas-en margolanak lehen ere ikusgai izan dira Arizkunenean. Egunero irekia egonen da erakusketa, 12:00etatik 14:30era eta 17:30etik 21:00etara.


17:00
05:00

Errekaren Eguna

Malerreka Doneztebe | Ospakizunak

Herri Afarirako izen-ematea maiatzaren 30era bitarte dago zabalik Ekainarekin batera kirol hitzorduak izanen dira nagusi Donezteben. Izan ere, ekaineko lehendabiziko asteburuan, dagoeneko errotua den Erreka Kirol Elkartearen XII. edizioa dute. Egun handia ekainaren 2an, larunbatean, izanen bada ere, bezperatik hasiko dira girotzen. 

Errekaren Eguna

Herri Afarirako izen-ematea maiatzaren 30era bitarte dago zabalik

Ekainarekin batera kirol hitzorduak izanen dira nagusi Donezteben. Izan ere, ekaineko lehendabiziko asteburuan, dagoeneko errotua den Erreka Kirol Elkartearen XII. edizioa dute. Egun handia ekainaren 2an, larunbatean, izanen bada ere, bezperatik hasiko dira girotzen. 


17:00
05:00

XII. Errekaren Eguna

Malerreka Doneztebe | Ospakizunak

56 kilometroko Malerrekako Bira proposatu dute larunbat goizerako, errepideko bizikletarekin  Ekaineko lehendabiziko asteburuan, dagoeneko errotua den Erreka Kirol Elkartearen hamabigarren edizioa eginen dute Donezteben. Egun handia ekainaren 2an, larunbatean, izanen bada ere, bezperatik hasiko dira girotzen. Larunbat goizean Malerrekan barna bizikleta itzulia eginen dute, berrikuntza modura.

XII. Errekaren Eguna

56 kilometroko Malerrekako Bira proposatu dute larunbat goizerako, errepideko bizikletarekin 

Ekaineko lehendabiziko asteburuan, dagoeneko errotua den Erreka Kirol Elkartearen hamabigarren edizioa eginen dute Donezteben. Egun handia ekainaren 2an, larunbatean, izanen bada ere, bezperatik hasiko dira girotzen. Larunbat goizean Malerrekan barna bizikleta itzulia eginen dute, berrikuntza modura.

Motak:
Guneak:

Egutegia

Apirila
al ar az og ol lr ig
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30          
Maiatza
al ar az og ol lr ig
    1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30 31    

Urte osoko agenda ikusi »»