Apirilaren 28an Irurtzungo kultur etxean izan zuten lehendabiziko saioa, eta bertan, iraultzarako aukerez hausnartzeko parada izan zuten. Maiatzaren 4an, toki berean, izanen dute hurrengo saioa, eta Ekonomia Kritikorako Taldearen eskutik, krisi kapitalista izanen dute aztergai.
Maiatzaren 6an, 18:00etan Atekabeltz Gaztetxean bilduko dira; ekainaren 9an, berriz, errepresioari buruzko mahai inguruan (11:30ean). Ondotik, bazkaria izanen dute. Txartelak hitzaldietan edo Torrean eros daitezke (6 eurotan). Bien bitartean, maiatzaren 19an eta ekainaren 2an, Kataluiniako esperientzietatik edateko eta nazio auziari buruzko kotuez hitz egiteko parada izanen dute Akelar lokalean eta Astitzeko aterpetxean (hurrenez hurren).
Ekainaren 23ko manifestaziora bitarte luzatuko dira saioak. Ekainaren 16an eta 17an ere genero auzia eta hezkuntza kapitalistari aurre egiteko zenbait gako eskainiko dituzte. Ekainaren 21ean eta 22an, berriz, Irurtzungo kultur etxean Euskal Herriaren azterketa historikoa eta okupazioa izanen dituzte hizpide.