Almandozko Bestaberri bestak ekitaldi bereziekin datoz maiatzaren 30etik ekainaren 3ra

Ttipi-Ttapa 2018ko mai. 28a, 10:17
Bestaberri Eguneko Aurora kantuek 51 urte beteko dituzte arten.

Pilota partidak eta patata tortilla lehiaketa izanen dira ortzeguneko egun handian

Urtero bezala, Bestaberri egunaren inguruan besta egitarau zabala prestatu dute Almandozen. Egun handian, mezaz gain, pilota partidak eta patata tortilla lehiaketa izanen dituzte eta hondar egunean, guztia borobilduz, jaunartzeak, herri kirolak, puzgarriak eta zozketa.

 

ASTEAZKENA, MAIATZAK 30

BEZPERA

• 12:00 Txupinazoa.

• 21:00 Baztan Zopak, Andoni Mitxelenak alaituak.

 

ORTZEGUNA, MAIATZAK 31

HERRIAREN EGUNA

• 08:00 Aurora Bixentek alaitua.

• 12:00 Meza nagusia.

• 13:00 luntxa herriko frontoian.

• 17:00 Pilota partidak herriko gazteen artean.

• 21:00 Patata Tortilla lehiaketa.

 

ORTZIRALEA, EKAINAK 1

HAURREN EGUNA

• 11:00 Haurrendako ginkana.

• 16:00 Haurrendako puzgarriak arratsalde osoan.

• 16:30 Mus Txapelketa.

• 18:00 Haurrendako Txokolatada.

• 20:00 Mutildantzak.

• 21:00 Herri afaria.

• 00:30 Dantzaldia OHARKABE taldearekin.

• 06:00 gosaria gau txoriendako.

 

LARUNBATA, EKAINAK 2

• 11:00 Mus txapelketako finalerdiak eta finala.

• 14:00 Zikiro Jatea.

• 16:00 LOS TAJUDOS DEL NORTE mariatxiak.

• 21:00 Herriko gazteen afaria.

• 00:00 DJ Dirte.

 

IGANDEA, EKAINAK 3

• 12:00 Meza nagusia.

• 17:00 Herri Kirolak.

• 18:30 sarien zozketa eta banaketa.

• 19:00 haurrendako puzgarriak.

• 20:00 Gaixoa ni, bestak akitzeko.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun