Musikoterapia tailerra Elizondon, maiatzaren 2tik ekainaren 20ra

Ttipi-Ttapa 2018ko api. 29a, 09:45
Haizea Loira MatxiƱena eta Sandra Azcona Cirizak gidatuko dute ikastaroa

Haurdun daudenei zuzenduriko zortzi orduko ikastaroa izanen da

Agruparte Elkarteak eta Baztango Udalak, lankidetzan, haurdun daudenendako musikoterapia tailerra antolatu dute. Zortzi saioko tailerra maiatzaren 2tik ekainaren 20ra bitarte eskainiko da, Arizkunenea Kultur Etxean. Asteazkenetan bilduko dira, 10:00etatik 11:30era. Izen-ematea 160 euro ordaindu beharko da.

Musikoterapia musikaren erabiera pertsonen beharretara bideratzea helburu duen zientzia da. Kasu horretan, tailerra haurdun daudenei bideratua izaki, helburu nagusia amaren ongizate maila, haurraren garapena eta bien arteko harremana aberastea da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun