Nahi duen guziak parte hartu ahal izanen du lehiaketan, eta nahi bertze lan aurkeztu ahal izanen ditu. Azalak Berako besta giroa islatuko du. Azalean Berako Bestak 2018 testua agertu beharko da nahitaez eta ez du bertzelako testurik eramanen. Gaia, estiloa eta erabilitako teknika libre izanen da, betiere Berako besta giroa islatzen badu. Lanek jatorrizkoak eta argitaratu gabeak izan beharko dute, ezin dira izan bertze lehiaketetan aurkeztutakoak eta ez dira arruntean edo neurri batean argitaratutako bertze lan batzuen kopia edo plagioa, edo edonola bertze artista batzuen lanak: kartelak, margolanak… Gainera, genero irudikapenean erabilitako irudiek oreka bilatuko dute, rol eta estereotipo tradizionalak azpimarratu gabe, eta sexu, arraza, adin, kultura edo sexu-aukeraren arloan ezberdintasunen tratamendu gutiesgarria saihestuz.
Formatuari dagokionez, argazkia edo irudiak kolorezkoak izanen dira, ez da diapositibarik onartuko, paperean aurkeztuko da, eta bertikala izanen da, 18x27 cm.koa. Euskarri gogor batean aurkeztu beharko dira eta modu egokian paketatuak.