Zazpiak Bat taldearen ikusgarriarekin hasiko dira aste hondarreko ekitaldiak Saran

Ttipi-Ttapa 2018ko mai. 31a, 09:04
Zazpiak Bat dantza taldekoek ikusgarria eskainiko dute ortziralean 19:00etan Omordian.

Ekoizleen azoka ere izanen da ortziralean, eskubaloiaren besta larunbatean eta Xareta Eguna igandean

Ortzirale honetan, ereiaroak 1, Zazpiak Bat taldeko dantzariek ikusgarria eskainiko dute, 19:00etan Omordian. Eskubaloia maite dutenek, berriz, larunbatean dute hitzordua, Urtxintxak elkarteak norgehiagoka antolatu baitu kiroldegian. Parte hartu nahi duenak 06 31 21 57 92ra deitu beharko du. Jatekoa eta edatekoa ere eskainiko dute. Egun berean, Beti Gazte Elkartekoak Pikasarria jatetxean bilduko dira eta biharamunean, ereiaroak 3, Xareta Eguna izaki, egun osoan ekitaldiak izanen dira. Aipatzekoa da, ortziraletan, 16:30etik goiti ekoizleen azoka izaten dela frontoian.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun