Baztango Agroekologia Eskola Herritarraren baitan garagardo ekologikoa egiteko ikastaroa antolatu dute

Ttipi-Ttapa 2018ko mai. 28a, 11:25

Ekainaren 1ean praktika, ekainaren 8an botilaratzea eta ekainaren 29an dastaketa eginen dute Arizkungo Gamioxarrean

Baztango Agroekologia Eskola Herritarraren barnean garagardo ekologikoa egiteko ikastaroa antolatu dute. Aparra garagardogileak elkartea da antolatzailea eta Arizkungo Gamioxarrean eginen dute. Ekainaren 1ean, 17:00etatik 22:00etara Belgian Pale Ale garagardoa egiten ikasteko praktika eginen dute. Ekainaren 8an, 20:00etan botilaratzen ikasiko dute eta ekainaren 29an, 20:00etan dastaketa eginen dute.

 

 

Hamabortz laguneko talde mugatua izanen da eta apuntatzeko 686 272616 telefonora deitu behar da. 5 euro ordaindu beharko da eta pikoteoa ere eskainiko dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun