Eugenio Llamosasen margo erakusketa ekainaren 1etik 24ra irekiko dute Arizkunenean

Ttipi-Ttapa 2018ko mai. 29a, 15:41

Egunero irekia egonen da, 12:00etatik 14:30era eta 17:30etik 21:00etara

Eugenio Llamosas margolariaren margo erakusketa irekiko dute Arizkunenea Kultur Etxean ekainaren 1etik 24ra. Sortzez Castro Urdialeskoa (Kantabria), Baztango Eskolako kide den Llamosas-en margolanak lehen ere ikusgai izan dira Arizkunenean. Egunero irekia egonen da erakusketa, 12:00etatik 14:30era eta 17:30etik 21:00etara.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun