Maiatzaren 10ean, ostegunean, Kattalingune zerbitzuaren aurkezpena eginen dute (19:00etan, udaletxean). Larunbatean, hilaren 12an, berriz, Tartean antzerki taldearen Ez dok hiru antzerki musikatuaz gozatzeko aukera izanen dute, 19:00etan, zineman. Maiatzaren 14an, astelehenean, Las que faltaban dokumentala eta Emakumea, musika eta oholtza mahai ingurua izanen dira Atekabeltzen, 18:30ean. Biharamunean, berriz, Ni ta punto, gazteentzako ipuin saioa, eskainiko da (Karrapean, 20:00etan). Ez da ipuin kontaketa bakarra izanen. Izan ere, maiatzaren 17an, ostegunean, Idazlea zeu azra irakurtzen duzulako kontakizunean murgiltzeko parada izanen dute, Liburutegian, 17:30ean.
Hitzaldia, kantu emanaldia, kirol eguna eta musikala astea borobiltzeko
Maiatzaren 18an, Ekialdeko emigrazioaren harira, Lucia Etxeberria eta Ulises Domech hizlariek eskainitako hitzaldia izanen dute, 18:30ean, Atekabeltzan. Ondotik, kantu emanaldiarekin bukatuko dute eguna (Torrean, 22:30ean). Larunbatean, Kirol Egunean, haur eta helduentzat jarduerak izanen dira (09:00etatik 13:00etara eta 16:30etik 18:30era, hurrenez hurren). Igandean, maiatzaren 20an, Miru eta Xurdin musikalaren emanaldiarekin bukatuko dute asteburua.
Maiatz bukaera ekitaldiz betea
Maiatzaren 22an Ana Jakaren poesia errezitaldia (19:00etan, liburutegian); 23an, asteazkenean, Gurean dokumentalaikusteko aukera (18:30ean, Atekabeltzen); 24an Han hemenka Siriako errefuxiatuen egoera hitzaldia (19:30ean, Atekabeltzen); 25ean, Euskal kultura tradizionalaren oinordekotza hitzaldia eta Tribial feminista saioa (19:30ean, Atekabeltzen); 26an Bardeetara mendi irteera eta Siriako hamaiketako solidarioa (07:00etan eta 12:00etan, hurrenez hurren; ilunabarrean kantu saioa (19:30ean Izaietan); eta hilaren 27an 40. Eskulangintza azoka izanen dituzte.
Garagarrilaren 3an, berriz, 19:00etan organo eta tronpeten soinuez gozatzeko aukera izanen da elizan. Hurrengo larunbatean, 9an, Sagardo Eguna izanen dute. Txotx eta txotx artean ibili ondotik pesta ondorenari aurre egiteko tartea izanen dute. Izan ere, hurrengo hitzordua ekainaren 17ko Ehoziri Topaketa izanen da (11:00etan, plazan). Kultultur Aroa bukatzeko ekaineko azken asteburuan Karabana kontakteroaren I. etapa izanen dute herrian, dantza garaikide eta Jam Session irekiz hornitua.
Erakusketak
Bien bitartean, Santi Larrazen margolanak (maiatzaren 4tik aurrera Peritzan) eta errefuxiatuen inguruko argazkiak ikusteko (maiatzaren 18tik 26ra Atekabeltzen) aukera izanen da. Amaia Iparragirreren argazkiak, berriz, maiatzaren 27an plazaratuko dira, udaletxean.