Honakoak izanen dira landuko dituzten gaietako batzuk: kalejirako jendea gonbidatzeko eginiko eskutitzak; proiektuaren logoa; kalejirako irudiak; Leitzako mugikortasunari buruzko txostena; auto kopuruaren eta horien abiadurari buruz ateratako emaitzak; estatistikak; sare sozialetan hedaturiko mezuak; diptikoak... Herritarrak aurkezpenera gonbidatu nahi izan dituzte.