Egunari goizean goizetik probetxua ateratzeko, 08:30ean Malerrekan barna (errepidez) bizikleta ibilaldia eginen dute. 10:00etan gazteen eskubaloia izanen da eta eguerdiko 12:00etan judoa. Bien bitartean, esku pilota partidak izanen dira ikusgai, pilotalekuan. Arratsaldea kadeteen arteko partiduarekin gasiko dute eta ordubeteren buruan, beteranoak eta seniorrak ariko dira aurrez aurre.
19:30ean trikitixaren doinupean poteoa eginen dute, kiroldegitik abiatuta; eta 21:00etan Herri Afaria izanen dute: hasteko, txorizoa sagardotan, patea, salda, ajoarrieroa, txuleta, izozkia, kafea eta kopa. Maiatzaren 30a bitarte eman daiteke izena, Titi ostatuan 25€tan. Sorpresatxoren bat ere izanen dela aitzineratu dute. Eguna Oharkabe taldeak alaitutako gaupasarekin bukatuko dute.
Bezperatik ekitaldiak
Bezperatik mugimendua izanen da herrian. 17:00etatik 20:00etara puzgarriak izanen dira kiroldegi parean eta 18:00etan umeak eskubaloian ariko dira. Afalondoan, 22:00etan mus txapelketa izanen da. Irabazleek 300 euro eta bigarrenek 100 euro jasoko dituzte.