Aldaka hautsita zuela, 82 urteko gizon bat erreskatatu dute Goizuetan

Ttipi-Ttapa ots 19, 06:30 Leitzaldea   Goizueta

Ezbeharra atzo iluntzean gertatu zen Goizuetako Petxin inguruan, 82 urteko gizona maldan behera erori eta aldaka hautsita, han bertan bere kabuz ezin mugituz gelditu zenean. Suhiltzaileek erreskatatu zuten eta mediku-erizainek lehen balorazioa egin ondotik, ospitalera eraman zuten proba osagarriak egin eta tratatzeko.

Elite mailako XII. Soroa Memoriala irabazi dute Beñat Apezetxea goizuetarrak eta Unax Apeztegia elizondoarrak

Ttipi-Ttapa ots 18, 18:00

XII. Memorial Soroa pilota txapelketako finalak jokatu dituzte otsailaren 15ean Tolosan, inauterietako igandean. Elite mailan, ASPErekin kontratua sinatua izan arren, oraindik afizionatu mailan azken partidak jokatzen ari den Umore Onako Beñat Apezetxea goizuetarrak eta Oberenako Unax Apeztegia elizondoarrak 22-16 irabazi zieten Tolosako Irribarriari eta Lea Artibai Motrolloko Bernaolari.