Azkeneko bi urteetan bezalaxe, areto futbol txapelketa antolatu dute Leitzan. Hamasei urtetik gorako neska-mutilei eman diete parte hartzeko aukera eta hamaika taldek eman dute izena. Bederatzi talde ariko dira mutilen kategorian eta bi talde, nesketan. Hala, neskek zuzenean jokatuko dute finala apirilaren 4an. Mutilek, aldiz, kanporaketak jokatu beharko dituzte apirilaren 3an.
Apirilaren 3an, ostiralean, goizeko bederatzietan hasi eta iluntzeko zortziak eta laurdenera arte, 45 minuturo jokatuko dituzte partiduak.
| 09:00 | Nottingham miedo vs. Aketzak |
| 09:45 | Autobus magikoa vs. Papapajas |
| 10:30 | Betelu vs. Kabarzeno |
| 11:15 | Al morzar vs. Al Sagardotegi |
| 12:00 | Borussia Durum vs. Aketzak |
| 12:45 | Nottingham miedo vs. Betelu |
| 13:30 | Al Sagardotegi vs. Papapajas |
| 14:15 | Borussia Durum vs. Kabarzeno |
| 15:00 | Al morzar vs. Autobus magikoa |
| 15:45 | Aketzak vs. Betelu |
| 16:30 | Nottingham Miedo vs. Borussia Durum |
| 17:15 | Papapajas vs. Al morzar |
| 18:00 | Kabarzeno vs. Aketzak |
| 18:45 | Al Sagardotegi vs. Autobus magikoa |
| 19:30 | Betelu vs. Borussia Durum |
| 20:15 | Kabarzeno vs. Nottingham miedo |
Apirilaren 4an, larunbatean, segida izanen du txapelketak. 09:00etatik 12:00etara final laurdenetako partiduak jokatuko dituzte. Bazkaltzeko tartea hartuko dute 12:45etik 15:00etara eta, segidan, final erdietako bi partiduak jokatuko dituzte. 17:00etan hirugarren eta laugarren postuak erabakiko dituzte. 18:00etan nesken finala jokatuko dute eta 19:00etan mutilen finala. 20:00etan sari banaketa eta zozketak eginen dituzte. Tartean, zortzi eta hamabi urte artekoentzat erakustaldi partiduak antolatzeko asmoa dutela jakinarazi dute antolatzaileek. Jokatu nahi dutenek bihar arte izanen dute izena emateko aukera.