Maria Feo eskalatzaile leitzarrak Soka&blok txapelketa irabazi du

Ttipi-Ttapa 2026ko martxoaren 31

Txapelketaren zortzigarren edizioa izan da aurtengoa eta, iaz bezalaxe, txapela eskuratu du leitzarrak boulder kategorian. 

Txapelketa irekia da, open modukoa eta bi proba osatu beharko izaten dituzte. Antsoaingo kiroldegian egin zuten lehenbizikoa, otsailaren 28an, eta soka edo zailtasuneko proba osatu behar izan zuten: arnesarekin eta sokarekin, 15 bat metroko altuerara igotzea. Bertan, Maria Feo Migelak bigarren postua eskuratu zuen. Martxoaren 28an, boulder modalitatean aritu ziren eta arnesik gabe, 4 metroko altuerara igo behar izan zuen. Hortan, trebetasuna erakutsi eta lehenbiziko postua eskuratu zuen.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun