Herriko bozen bigarren itzulia egin zuten atzo Ipar Euskal Herriko hainbat herritan, tartean Senperen, eta azken sei urteotan auzapeza izan den Pierre-Marie Nousbaum-ek kargua utzi eta Elgarrekin Senpere taldeko Dominique Idiartek hartuko du agintaritza, Jean François Bederederen zerrenda abertzalearekin aliantza egin ondotik.