Herriko bozen bigarren itzulia airean

Ttipi-Ttapa 2020ko mar. 16a, 12:00

Ipar Euskal Herriko bozen lehenbiziko itzulia egin zen atzo, eta erabaki gabe gelditu zen herrietan –tartean Senperen– bigarren itzulia igandean egitekoa da. Koronabirusa tarteko, ordea, Olivier Veran Frantziako Osasun ministroak adierazi du bihar, asteartea, erabakiko dutela igandean bigarren itzulia egin ala ez.

Parte-hartzeak nabarmen egin zuen beheiti atzoko herriko bozetan. Saran, erraterako, duela sei urteko hauteskundeetan parte-hartzea ia %80koa izan zen eta atzo %65,4koa izan zen. Senperen, berriz, 2014ko herriko bozetan boz-emaileen %73,21ek parte hartu zuen eta atzo %56,6k.

Hautesontziak itxi orduko, aunitz izan ziren koronabirusa tarteko bigarren itzulia bertan behera egiteko eskariak. Osasun ministroak iragarri duenez, bihar hartuko dute erabakia.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun