Kontuak ez dira argi gelditu Senperen lehenbiziko itzulian. Egun auzapeza den Nosubaumen Agir Autrement pour St Pee (Senpererentzat Ekin) taldea izan da boz gehien bildu dituena, baina 21 bozeko aldea baino ez dio atera Dominique Idiart buru duen Elgarrekin taldeari. Hirugarren indarra, Jean-François Bederederen Senpere Bai talde abertzalea izan da, 474 bozekin. Ikusi hemen emaitzak.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.