Bigarren itzuliaren beharrik izan gabe, Saran erabakia gelditu da nork osatuko duten Herriko Kontseilua. Battit Laborderen Zergatik ez taldeak, bozen %73 lortuta, jokoan zeuden 23 hautetsietatik 20 eskuratu ditu eta Ellande Alfaro buru duen Har Hitza taldeak bozen %26 eskuratuta hiru hautetsi izanen ditu Herriko Kontseiluan. Gainerakoan, 2014ko herriko bozekin alderatuz, parte-hartzeak 14 puntu egin du beheiti. Ikusi hemen emaitzak.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.