Besta eguna antolatu du Har Hitza taldeak igande honetarako

Ttipi-Ttapa 2020ko ots. 13a, 10:30
Har Hitzak bozetara aurkeztu duen taldea.

Martxoko bozetan hautagaitza aurkeztu duen Sarako Har Hitza taldeak sustengua jasotzeko eguna antolatu du. Goizean Suhalmendira mendi ibilaldia eginen dute, ondotik muxikoak dantzatuko dituzte plazan, eguerdian pintxo lehiaketa antolatu dute eta ondotik aperitifa izanen da. Jokoak ere izanen dira. 

Eguneko egitaraua

  • 09:00etan plazatik abiatuta Suhalmendira joanen dira eta Maite Toyosi agurra eginen diote.
  • 11:30ean plazan muxikoak dantzatuko dituzte.
  • 12:00etan pintxo lehiaketa antolatu dute. Parte hartu nahi dutenek pintxoak ordu horretarako plazara eraman beharko dituzte.
  • 12:30ean pintxo aperitifa eginen dute.
  • Horrez gain, hainbat jokotan aritzeko aukera izanen da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun