Martxoko bozetarako hautagai zerrenda prest du Sarako Har Hitza taldeak

Ttipi-Ttapa 2020ko ots. 6a, 10:30

Ellande Alfaro buru dela, gazte eta helduz osaturiko 23 laguneko taldea bildu dute martxoaren 15ean eta 22an iraganen diren bozei begira. Duela sei urteko bozekin alderatuz, Mixel Gerendiainen lekukoa hartuz, auzapez izateko hautagai berria aukeztu dute baina zerrendan ere aurpegi berri andana sartu dituzte. Bertzetik, otsailaren 16rako Har Hitza Eguna antolatu dute.

Zerrenda

  1. Ellande Alfaro
  2. Marie Pierre Pradere
  3. Patxi Dutournier
  4. Claire Grillard
  5. Jean Philippe Amorena
  6. Yanaita Araguas
  7. Joanes Garcia Basurko
  8. Solange Mariluz
  9. Michel Gerendiain
  10. Mirentxu Doienhart Bernet
  11. Jon Paterne
  12. Maiana Mendiburu
  13. Guillaume Fagoaga
  14. Mirentxu Ibargarai
  15. Mattin Oronoz
  16. Sabine Endara
  17. Battit Ondikola
  18. Leire Fagoaga
  19. Beñat Blanco
  20. Aline Oronoz
  21. Alexix Belleret
  22. Joana Urbistondo
  23. Beñat Irazoki

Har Hitza Eguna otsailaren 16an

09:00etan Suhalmendira mendi ibilaldia eginen dute eta hitzordu berean Maite Toyosi agurra eginen diote. 11:30ean plazan bilduko dira muxikoak dantzatzeko eta 12:00etan pintxo lehiaketa antolatu dute. Nahi duten guztiek parte hartzen ahal izanen dute. Horrez gain, hainbat jokotan aritzeko aukera izanen da eta Har Hitzaren sustenguz informazio gunea ere paratuko dute.

Erlazionatuak

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun