Iragan martxoaren 15ean egin zen lehenbiziko itzulian, alde handirik gabe, Nousbaumen Agir Autrement pour St Pee (Senpererentzat Ekin) taldeak irabazi zuen. 21 bozeko aldea baino ez zion atera Dominique Idiart buru duen Elgarrekin Senpere taldeari. Hirugarren indarra, Jean-François Bederederen Senpere Bai taldea izan zen, 474 bozekin.
Bigarren itzulian, ordea, Elgarrekin Senpere eta Senpere Bai taldeak elkartuta aurkeztu dira, talde abertzaleko bortz kide Elgarrekin Senpere taldearen zerrendan sartuz. Eta taldeen arteko akordio horrek lortu ditu bigarren itzulian boz gehien eta jokoan zeuden 29 hautetsietatik 22. Bozen %51 eskuratu ditu aliantzak eta %49 Nousbaumen alderdiak, nahiz eta honek ere lehenbiziko itzulian baino 397 boz gehiago eskuratu dituen bigarrenean.
Gainerakoan, abstentzioak beheiti egin du bigarren itzuli honetan: martxoko lehenbiziko itzulian, %43,4koa izan zen eta bigarren itzulian %35,07koa izan da.
Hautetsiak
Horrenbertzez, 29 hautetsiak hauek izanen dira: Dominique Idiart (Elgarrekin), Pierrette Parent-Domergue (Elgarrekin), Philippe Poulet (Elgarrekin), Brigitte Ryckenbusch (Elgarrekin), Pascal Irubetagoiena (Elgarrekin), Amaia Gobet (Senpere Bai), Xabi Camino (Elgarrekin), Celine Mundutegi Larramendi (Elgarrekin), Jacques Schreiber (Elgarrekin), Mirentxu Ezkurra (Elgarrekin), Christophe Jauregi (Senpere Bai), Geva Halsouet-Sanchez (Elgarrekin), Michel Souharse (Elgarrekin), Christine Artola (Senpere Bai), Pierre Faliere (Elgarrekin), Anne Elisabeth Bordes (Elgarrekin), Ramuntxo Garat (Elgarrekin), Christine Perugorria (Elgarrekin), Pierre Nicolas Dokhelar (Elgarrekin), Fabienne Sanchez (Elgarrekin), Franck Dorratçague (Senpere Bai), Nathalie Pourteau-Zamora (Elgarrekin), Pierre-Marie Nousbaum (Senpererentzat Ekin), Martine Arhancet (Senpererentzat Ekin), Jean-Pierre Dunoguès (Senpererentzat Ekin), Laurène Robert De Beauchamp (Senpererentzat Ekin), Jean-Bernard Dolosor (Senpererentzat Ekin), Marie-Jeanne Bereau (Senpererentzat Ekin) eta Joseph Lopez (Senpererentzat Ekin).
Euskal Hirigune Elkargoak, berriz, Dominique Idiart (Elgarrekin), Amaia Gobet (Senpere Bai) eta Pierre-Marie Nousbaum (Senpererentzat Ekin) izanen dira Senpereko ordezkari.