Senpereko herriko bozen bigarren itzulirako zerrenda bakarra aurkeztuko dute Dominique Idiartek eta Jean-François Béderèdek

Ttipi-Ttapa 2020ko eka. 3a, 10:15

Ezkerretik hasita Nousbaum, Idiart eta Bederede.

Ekainaren 28an eginen den bigarren itzulirako zerrenda bakarra aurkeztuko dute Dominique Idiartek (Elgarrekin Senpererentzat) eta Jean-François Béderèdek (Senpere Bai). Hartara, bi taldeak elkartuta, lehen itzulian alde handirik gabe garaile atera zen Pierre-Marie Nousbaum oraingo auzapezaren Agir Autrement Pour Saint Pée taldea garaitzeko asmoa dute.

Hitzarmen horren xehetasunak bihar ortzeguna Senpereko Ponpoxenea Aretoan bi taldeetako ordezkariek eginen duten prentsaurrekoan agertuko dituzte.  

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun