Martxoko bozen ondotik Sarako Herriko Kontseilua gaur bilduko da lehen aldikoz

Ttipi-Ttapa 2020ko mai. 26a, 08:30

Bilkura 20:30ean Lur Berri gelan eginen dute eta auzapeza eta sei axuanta izendatuko dituzte. Egoera tarteko, bilkura hetsia izanen da.

Bigarren itzuliaren beharrik izan gabe, martxoaren 15ean egin bozetan Saran erabakia gelditu zen nork osatuko duten Herriko Kontseilua. Battit Laborderen Zergatik ez taldeak, bozen %73 lortuta, jokoan zeuden 23 hautetsietatik 20 eskuratu zituen eta Ellande Alfaro buru duen Har Hitza taldeak bozen %26 eskuratuta hiru hautetsi. Ikusi hemen emaitzak

Konfinamendua tarteko, geroztik bildu ezinik izan dira Herriko Kontseilua osatuko duten kideak, eta gaur dute horretarako hitzordua. Auzapeza eta sei axuanta izendatuko dituzte eta bilkura hetsia izanen da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun