Beheitiko argazkian, auzapeza eta axuantak. Ezkerretik, Patxi Jauregi, Sophie Garbiso, Jean Michel Jauregi, Battite Laborde, Carmen Errandonea eta Maritxu Arizkorreta.
Maiatzaren 26an osatu dute Sarako Herriko Etxeko kontseilu berria eta Battite Laborde aukeratu dute auzapez, aldeko 20 bozekin eta kontrako 3rekin. Beraz, hirugarren mandata edo agintaldia izanen du. Sei axuantak izendatzeko bi lista izan dira. Ellande Alfarok 3 boz ukan ditu eta Stéphane Barneixek 20 boz. Beraz, lehen axuanta Stéphane Barneix izanen da, bigarrena Maritxu Arizkorreta, hirugarrena Jean Michel Jauregi, laugarrena Sophie Garbiso, bosgarrena Patxi Jauregi eta seigarrena Carmen Errandonea.
Beheitiko argazkian, auzapeza eta axuantak. Ezkerretik, Patxi Jauregi, Sophie Garbiso, Jean Michel Jauregi, Battite Laborde, Carmen Errandonea eta Maritxu Arizkorreta.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.