Gure Irratiak-ek antolatu duen mintzaldia martxoaren 11n izanen da, Lur Berri gelan, 20:00etan. Hautagai bakoitzak bere proposamenak azalduko ditu eta irekia izanen denez, nahi dutenek joateko aukera izanen dute.
Martxoaren 15ean eta 22an iraganen diren bozak prestatzen segitzen dute Saran. Hala, Har Hitza taldeak bilkura antolatu du biharko. Lur Berri Gelan izanen da, 20:00etan. Heldu den astean, berriz, Saran aurkeztu diren bi zerrendako hautagaiekin, Zergatik Ez taldeko Battite Laborde oraingo auzapezarekin eta Har Hitza taldeko Ellande Alfarorekin mintzaldia antolatu dute.
Gure Irratiak-ek antolatu duen mintzaldia martxoaren 11n izanen da, Lur Berri gelan, 20:00etan. Hautagai bakoitzak bere proposamenak azalduko ditu eta irekia izanen denez, nahi dutenek joateko aukera izanen dute.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.