Martxoko herri bozetan hiru zerrenda izanen dituzte Senperen

Ezkerretik hasita Nousbaum, Idiart eta Bederede.

Zerrendaburuak duela hiru urteko berberak izanen dira

Duela sei urte Agir Autrement pour Saint Pée taldeko buru aurkeztu zen Pierre-Marie Nousbaum egungo auzapezak bere zerrenda aurkezteko asmoa du. Elgarrekin Senpererentzat taldeko burua den Dominique Idiartek ere berea aurkeztuko du, eta azkenik Jean-François Bederède izanen da Senpere Bai talde abertzalearen zerrendaburua.

2014an, lehenbiziko itzulian, Idiartek lortu zituen boto gehien (botoen %43,69). Nousbamek botoen %39,76 bildu zituen eta Bederedek %16,55.  Bigarren itzulian, ordea, Nousbaumen taldea nagusitu zen, botoen %45,27 lortuta eta 22 kontseilari lortu zituzten; Idiarteren taldeak botoen %42,71 bildu zituen eta sei kontseilari eta Bederederen taldeak botoen %12 eta kontseilari bat.

Erlazionatuak

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun